XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LABURREANMILA hildako Nigerian ospitaletako greba dela eta
Nigeriako Kuara Estatuko ospitale publikoetan mila pertsonatik gora hil dira azken hilabete honetan, bertako langileak duela 24 egunetik egiten ari diren grebaren ondorioz.
Eritetxe publikoetan lan egiten duten erizain eta medikuek soldatak % 45ean igo arte bere horretan jarraituko dutela iragarri dute dagoeneko.
Atoe-ontzi ugari aritu ziren atzo lanean, asteburuan Ingalaterrako ipar ekialdean harkaitzak jo dituen
Untziak, ez zuen kasik petroliorik biltegietan, haitzak jo zituenean, Teeseko itsasadarretik barrena sartzeko asmoa baitzuen, bertan petrolioa jasotze arren.
Hamar pertsona hil eta beste 15 zauritu ziren Txetxenian, bidaiari tren baten aurka leherkariz egindako erasoaren ondoren.
Trena Kaukasoko Kislovodsk-etik Azerbaidjaneko Baku hiribururantz zihoan igandean, leherkariak eztanda egin zuenean.
Errusiako Barne Ministerioak zehaztu zuenez, Txetxenia parean gertatu zen atentatua, eta 35 lagun zihoazen lehertarazi zuten tren bagoian.
Ruslan Auxevek, Afganistaneko gerrako buruzagi militar izandakoak irabazi ditu igandean Inguxetian egindako hauteskunde presidentzialak.
Errepublika honetako iturri ofizialek atzo goizean emandako lehen datuen arabera, emandako botoen % 97 eskuratu zituen Auxevek.
Buruzagi militarra izan da Inguxetiako Lehendakaritzarako aurkeztutako hautagai bakarra.